Skip to main content
bannerra
bannerra
bannerra
bannerra
bannerra

bannerra

Korrika 20


Eñaut Gantxegi Ruper Hor-Korrikaren azalean jarri da berriro ere. Oraingoan Korrikaren edizio guztietako abestiez hausnartu du.

Bala gizona laudioarrekin izan da

n.uriarte, 2017-04-08

Laudiotik pasa da ostiralean Korrika eta, nola, ez,  bertan izan da Eñaut Gantxegi bala gizona. Laudioarren artean ibili da, batzuekin eta besteekin hizketan.

 

Korrika Txikian parte hartu dute Loiu inguruko ikasleek

n.uriarte, 2017-04-08

Lauro ikastolako eta Urdaneta, La Merced, Ayalde eta Munabe ikastetxeetako ikasleek Loiuko Korrika Txikian parte hartu dute. Ehunka umek parte hartu zuten Lauroetako San Migel ermitatik udaletxe plazara arte joan ziren kanta artean, lekukoa eskurik esku pasatuz.

 

Korrikaren hastapenetara Urtsa Erraztiren bidez

n.uriarte, 2017-04-08

Korrikaren hastapenetara jauzi egin dugu Urtsa Erraztiren kontakizunen bitartez. Hasieran "zorotzat" hartu bazituzten ere, 38 urte pasa ondoren, gero eta jendetsuagoa da euskararen aldeko lasterketa erraldoia.

 

Durangaldetik Nabaskozera lekukoa eramatera

n.uriarte, 2017-04-08

Gero eta jende gehiago animatzen da betetzea gehiago kostatzen den kilometro horiek erostera. Olaia Araukua zaldibartarrak eta bere lagun taldeak Nafarroan eskuratu zuten kilometroa, Nabaskozen. Bizitakoa kontatu digu.

 

Gurean Gaur Korrika: Araba eta Bizkaia artean saltoka dabil lekukoa

n.uriarte, 2017-04-08

Korrikaren bederatzigarren eguna izan da ostirala, eta Araba eta Bizkaia artean saltoka ibili da lekukoa. Onintza Enbeita izan dugu gonbidatu platoan eta Korrikaren inguruko bizipenak kontatu dizkigu. Loiuko Korrika Txikian ere egon gara, eta baita Urtsa Erraztirekin ere, Korrikaren sortzaileetako batekin.

 

Bizkaiko hiriburura iritsi da korrika

n.uriarte, 2017-04-06

Bizkaiko hiriburura iritsi da korrika eta bertan ibili da Eñaut Gantxegi.

 

Ondarroan barrena ibili da Ruper Hor-Korrika

n.uriarte, 2017-04-05

Ondarroatik ibili da gaur Korrika eta han izan da Ruper Hor-Korrika ere. Ondarroako herritarrei galdezka ibili da ea Leokadiri zein jantzi jarriko lioketen, besteak beste.

 

Enkarterri eta Ezkerraldean ere, euskaraz!

n.uriarte, 2017-04-05

Bihar pasako da Korrika Enkarterritik eta Ezkerraldetik eta Bizkaiko bi eskualde horietako biztanleekin izan gara. Hain zuzen, Sestao eta Balmasedako bizilagun biren testigantzak jaso ditugu. Euskarak eremu horietan izandako bilakaeraz, euren esperientziaz eta Korrikaz ere aritu gara eurekin.

 

Pala gizonak Hernanin hartu du Korrika

n.uriarte, 2017-04-04

Gipuzkoara sartu da Korrika gaur eta Eñaut Gantxegi "pala gizona" Hernanin izan da bertako herritarren artean.

 

Euskararen egoera osasungintzan

n.uriarte, 2017-04-04

Euskarak osasungintzan, bai arlo profesionalean zein ikasketa prozesuan, duen egoeraz hitz egiten aritu gara Aitor Montes medikuarekin eta Mikel Aiartzaguena medikuntza ikaslearekin.

 

Gorka Urbizu -Berrri Txarrak- Korrika 20 lekukoa hartuta.

b.garzia, 2017-04-04

Goizean, Lekunberrira bidean, Madotzen, hartu du lekukoa Gorka Urbizuk. Aupa Berri Txarrak!!!

 

Gorriti: "Eraman gaitzak -Korrika- hazten ari den euskararen oihanera!"

b.garzia, 2017-04-04

Korrika 20 Juan Gorritiren etxe atarira heldu da goizaldean. Artista nafarrak, lekukoaren egileak, olerkia eskaini dio Korrikari:

"Behar batetik hazi bat sortu. Handik zuhaitza atera. Araizko gure lekuko haiz hi, gure lurraren hizkeran, hainbat urtetan korri eta korri, berriz heldu haiz etxera. Baina hi ez haiz gelditzekoa eta segi zak aurrera, eraman gaitzak, hazten ari den, oihanaren, euskararen oihanera!"

Infinituaren urdinean dagoen Remigio Mendibururi maitasunez, ni, hemen, Juan Gorriti.

 

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes